• cast 2005eko bigarren hiruhilekoan Interneten 700.000 erabiltzaile egon da
    Internet@Euskadi          
     

    2005eko bigarren hiruhilekoan Interneten 700.000 erabiltzaile egon da

    ( Gizartea / Sociedad, Estatistikak / Estadísticas ) — internet&euskadi — 2005/09/16 — 1.16 pm —

    Euskal Autonomia Erkidegoan, internauta kopurua 41.500 pertsonatan igo da 2005eko bigarren hiruhilekoan, beraz, Internetek 700.000 erabiltzaile izan ditu, hau da, 2004ko laugarren hiruhilekoan baino %2,2 puntu gehiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean baino %3,4 puntu gehiago, Eustatek prestatutako datuen arabera. Sareko erabilera honekin, azken hiru hilabeteetan Interneten sartu diren 15 urtetik gorako pertsonen kopurua biztanle guztien %38raino iritsi da.

    Internauten gehikuntza honen arrazoi bat da helduen artean (45 eta 64 urte artekoak) 26.900 erabiltzaile berri dagoela. Bestalde, pertsona okupatuen kolektiboa da internauten zentsuari ekarpen handiena egin diona: 40.600 pertsona.

    Interneten etxetik sartzen diren pertsonen portzentajea (guztien %72,8) estatu osoko handienetakoa da. Halere, 2005eko bigarren hiruhileko honetan hazkundearen erritmoa moteldu egin da, %1,1 bakarrik igo baita portzentajea. Gipuzkoa da erabiltzaile tasetako buru, %40,7arekin, eta %5,7ko hazkundearekin. Gero Araba dator, %38,5arekin eta 1,1 puntuko hazkundearekin.

    Bizkaian internauten hazkundea %0,5ekoa izan da; beraz, tasarik txikiena du: %36,3. Interneten nabigatzeko euskara erabiltzen duten internauten portzentajea %4,8 puntutan igo da 2005eko bigarren hiruhilekoan 2004ko laugarren hiruhilekoan Interneten euskaraz internauten %15,6ak nabigatzen zuen; 2005eko lehen hiruhilekoan portzentaje hori %20,4raino igo da. Interneten mugitzeko ia-ia 143.000 internautek erabiltzen dute euskara. Azken konexioaren batez besteko erabilera 9 minutu baino gehixeago murriztu da. 2004ko laugarren hiruhilekoan ordu batekoa izatetik 2005eko bigarren hiruhilekoan 51,2 minutukoa izatera igaro da.

    Internauten %20,7ak, hau da, 144.600 pertsona baino gehixeagok, erosketak egin dituzte Interneten 2005eko bigarren hiruhilekoan Internet bidezko erosketen gehikuntza honen arrazoietako bat izan daiteke Internet bidezko ordainketetan segurtasuna atzematen dela. Izan ere, 2004ko laugarren hiruhilekoan, internauten %55a Internet bidez ordainketak egiterakoan oso edo nahiko seguru sentitzen zen, eta 2005eko bigarren hiruhilekoan, berriz, portzentajea %76,4 zen.

    2005eko bigarren hiruhilekoan, teknologia berrien eta komunikazioen teknologien ekipamenduetarako sarbideak gora egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan Ordenagailuaren erabilera, 15 urtetik gorako biztanleen artean, %59,6 da Euskal Autonomia Erkidegoan. 2004ko laugarren hiruhilekoaren aldean %3,4 puntu igo da. Euskal familien %50 baino gehiagok etxean ordenagailua dauka. 15 urtetik gorako biztanleen artean Interneterako sarbidea duten pertsonen kopurua 73.500ean igo da (ehunekotan, 4 puntu).

    800.000 pertsonen kopurua lehen aldiz gainditu da 2005eko bigarren hiruhilekoan. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan %43,7ak ekipamendu hori dauka dagoeneko. Sakelako telefonoa ere gero eta jende gehiagok dauka. 2005eko bigarren hiruhilekoan balizko 6.000 erabiltzaile berri gehiago dago. Arabarrak dira Euskal Autonomia Erkidegoan ekipamendu hau gehien dutenak, batez bestez. Bigarrenak bizkaitarrak dira (%87) eta gipuzkoarrak azkenak (%86).

    Zeuk erantzun