• cast Zesar Martínez, Parte Hartuz-en Graduondokoaren Akademia Batzordeko koordinatzailea
    Internet@Euskadi          
     

    Zesar Martínez, Parte Hartuz-en Graduondokoaren Akademia Batzordeko koordinatzailea

    ( InterLagunok ) — internet&euskadi — 2005/12/28 — 2.04 am —

    Zesar MartinezZesar Martínez Politika Zientzietako irakasle bat da eta Parte Hartuz-en Graduondokoaren Akademia Batzordeko koordinatzailea da. Parte Hartuz Euskal Herriko Unibertsitateko Politika eta Administrazio Zientzien eta Soziologia Departamentuen kide batzuek bultzatutako ikerketa-taldea da. Nola sortu zen Parte Hartuz? Ekintza kolektiboaren inguruan lanean ari ginen Soziologia eta Politika Zientzietako irakasle talde bat ginen eta beste unibertsitate batzutako sareekin harremanak genituen. Egun batean parte hartze politikorako mekanismo instituzionalizatuen sorreran oinarritutako ikerketa proiektu bat unibertsitatean aurkeztea erabaki genuen.

    Hemengo egoerara egokitu zitezkeen nazioarteko esperientziak ikertu genituen, aurrekontu parte hartzaileak aztertu genituen (Porto Alegrekoak bereziki), interbentzio-gune parte hartzaileak bilatu genituen eta Kataluniako auzo marjinaletan abian jarritako komunitate-planak aztertu genituen.

    Zer dira komunitate-planak? Proiektu hauek Administrazioko ordezkarien eta gutxi gora-behera antolatutako auzokide taldeen artean bateratze prozesuak sustatzen dituzte. Hauen helburua auzoa elkarrekin aztertzea da gero ekintza planak sortzeko. Plan hauek betearaztean ebaluatuko dira. Iruñeako alde zaharrean horrelako zerbait gertatu da. Bertako hainbat kolektibo laguntza eske etorri zitzaizkigun eta, haiekin batera, komunitate-plan bat jarri dugu abian.

    Eta interbentzio-gune parte hartzaileak? Prozesu hauek Administrazioak sustatzen ditu, eztabaida eragin dezaketen erabakietan herritarrek parte har dezaten. Adibide argiena Maltzaga-Urbina autobidea da. Kasu honetan herritarrak eta politikariak bildu genituen, elkarrekin hausnartu eta gero beste aukera batzuk proposatzeko.

    Eta herritarrek ez al dute espontaneoki ere parte hartzen? Horrelako kasuak ere badira. Adibiderik argiena Boroan daukagu, Zornotzan. Hala ere guk ez dugu horrelako ekimenetan esku hartzen.

    Zein kasutan esku hartu duzue? Berriki, zentral termikoaren aurkako Abra Kolektiboarekin Santurtzin. Zentral elektriko honen handitzeari buruzko eztabaidan herritarren parte hartzea sustatzen saiatu ginen. Irunen gazteak eta droga kontsumoari buruzko prozesu parte hartzailean ere esku hartu dugu. Kasu honetan, eztabaida eta proposamen guneak sortu genituen sektore ezberdinak aurrez aurre ipiniz. Helburua bakoitzaren ikuspegi eta lehentasunak azaltzea zen, azkenean adostasun batera iristeko.

    Uharteko berdintasun planean ere parte hartzen ari gara. Hemen, definizio fasean laguntzeko eskatu digute. Donostiako Udalaren ekimenak bultzatutako Altzako komunitate-plana ere nabarmentzekoa da.

    Zein ekimen dira zuen lanerako erreferentzia? Kataluniakoez gain, Cabezas de San Juango (Sevilla) aurrekontu parte hartzaileak aipatuko nituzke. Donostian ere antzeko prozesu bat jarri zen abian, baina oraindik fase pilotuan aurkitzen da.

    Katalunia hainbat aldiz aipatu duzu eredu gisa. Zein dira haien eta gure arteko ezberdintasunak? Haiek horrelako prozesu parte hartzaileetan tradizio eta esperientzia luzea dute. Guk nahiago dugu gauza gutxi egin, baina jendeari interesgarriak iruditzen zaizkionak.

    Gurean, gainera, kultura politika parte hartzailea falta dela gaineratuko nuke, eta gaitz honek ez dio erakundeei bakarrik erasaten, baita gizarte zibilari ere. Tamalez, ez da gizartearen ekimenak politikaren elkarren arteko kudeaketa bilakatuko dituen mekanismorik bideratu.

    Sarritan ez al zaizue iruditzen prozesu parte hartzaileak marketing kanpainak besterik ez direla? Gure proiektuak eta marketing-a bereizten eta parte hartzea bultzatzeko benetako borondatea egon dadin saiatzen gara beti. Ez da txarra parte hartzearen bidez jendearen babesa lortu nahi izatea, baina nahi ez duguna horrelako prozesu bat erabakia aldez aurretik hartuta dagoenean abian jartzea da. Gure aburuz, hau izan zen Boluetan gertatu zena. Kasu honetan Bilboko Udalak auzoari komeni zitzaion urbanizazio motari buruzko prozesu aholku-emaile bat jarri zuen martxan.

    “Demokrazia parte hartzailerako prozesuen dinamizazioa”ri buruzko graduondoko bat ere ematen duzue. Zer irakasten duzue bertan? Aurtengoa hirugarren edizioa da. Bost ikastarotan banatu dugun master bat da eta herritarren parte hartzearen alderdi ezberdinak jorratzen ditugu bertan, nola ikuspegi teorikotik, hala praktikotik. Hainbat adituk hartzen dute parte: Pedro Ibarra eta Paco Letamendia (EHU-UPV), Helen Groome (EHNE), Joel Martí (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa), Ramón Fernández (Ekologistak Martxan), Tomás Villasante (Unibertsitate Konplutensea), Montserrat Rosa (Pablo de Olavide Unibertsitatea), Andrea de Freitas (Porto Alegreko Udala), Eva Salaberria (Donostiako Udala), Karlos Askunze eta Carmen Ramilo.

    Zeuk erantzun

    This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots. (see: www.captcha.net)

    Debes leer y teclear los 5 caracteres entre 0..9 y A..F, y enviar la respuesta.

      

    No puedo leer esto. Por favor, generar un