Argiaren edukiak RSS bidez irakur daitezke
Aurrerantzean ARGIA astekariko eta euskal Kulturaren Hari@ buletineko edukiak RSS bidez ere lortzerik izango da. Astekariko edukiak sarean jarri orduko, irakurleak horien titularrak eta sarrerak jasotzeko aukera izango du, baita egunero Euskal Kulturaren Hari@ buletinean bidaltzen diren albisteen titularrak jasotzeko ere, www.argia.com gunera sartu beharrik gabe. SAREKO ARGIAk bere eduki nagusienak XML lengoaiara (eXtensible Markup Language) egokitu ditu. Hala, astekariko eta hari@ buletin elektronikoko edukiak RSS bidez irakurri ahal izango dira. Eduki horiek irakurtzeko erabiltzaileak bi aukera ditu nagusiki: RSS Feed gehitzaile bat instalatzea bere ordenagailuan edo www.aurki.com edo www.bloglines.com bezalako zerbitzuetan bere iturrien artean gehitzea. Argia astekariak 1999. alean RSSaren inguruko beharrezko azalpen eta xehetasunak ematen dituen erreportaje bat kaleratu du.
Euskal Kulturaren Hari@ko RSS helbidea: http://www.argia.com/rss/haria.xml Argia astekariko RSS helbidea: http://www.argia.com/rss/online.xml

Bazkideak



Zeuk erantzun