Axular Lizeoak Jarduera Onen IV Topaketan 1. saria ()
Donostiako Axular Lizeoa saritua izan da Euskalitek, kalitaterako euskal iraskundeak, antolatutako Jarduera Onen 4. Topaketan. Topaketa horietan 400 kluba osatzen duten zilarrezko edo urrezko Q kalitateko ziurtagiriak eskuratu dituzten enpresek beren jarduera onak azaltzen dituzte.
Euskaliteko adituek aurkeztu ziren jardueren artean 8 aukeratu zituzten pasa den azaroaren 9an Zamudioko Teknologi Parkean ekitaldia burutzeko. Aurtengo deialdiaren ardatza berrikuntza zen.
Hautatutako erakundeen artean Eroski, Euskaltel, Osakidetzako Bilboko Eskualdea eta Gizpuzkoako Ospitalez kanpoko Adimen Osasuna, CTI Soft eta hiru ikastetxe zeuden: Durangoko Maristak, Bizkaia Ikastetxea eta Axular Lizeoa. Axularreko irakasleak diren Juan Ezeizak eta Xabier Larretxeak aurkeztu zuten “Software askearen erabilpena pertsonen formaziorako eta baliabideen kudeaketarako: eskola birtual irekia” izenburuko azalpenak lehenenego saria eskuratu zuen, 400 klubeko bazkideen bozketaz.

Bazkideak



Zeuk erantzun