Blog baten arabera, Bilboko Portuak bertako langile guztiei txipak jarri nahi dizkie
Bilboko Portuari buruzko blog baten arabera, entitate honek txipak jarri nahi dizkie bertako langile guztiei, esparrurako sarrerak kontrolatzeko xedearekin. Irratifrekuentzia bidez ordenagailu batekin konektatzen diren RFDI mikroprozesagailuak dira, langile bakoitza non dagoen detektatzen dutenak. Eroskik supermerkatuetako batean erabiltzen ditu, erosketak kutxatik pasatu beharra ekiditeko.
Blogaren arabera, erabaki hau Martxoaren 11ko atentatuen ondorioz nazioarteko portu eta aireportuetan hartutako segurtasun neurrien ondorio da. “Irratifrekuentzia sistemaren bidez, portualdean erabat mugatuko da ezezagunen sarrera, beste baten lekua hartzea edo, ohiko identifikazio sistemekin gertatzen den bezala (txartelak, agiriak,…), txipak galtzea ia ezinezkoak baitira”, diote blogean.
Itxura denez, 10 milimetro neurtzen dituzten txip horiek ebakuntza baten bidez azalaren azpian jartzen dira eta, beharrezkoa balitz, gero berriz atera litezke. Blogaren arabera, hau proba pilotu bat izango litzateke eta, ondo funtzionatuko balu, munduko beste portu batzuetan ere ezarriko litzateke.

Bazkideak



Zeuk erantzun
Debesestar conectado para responder.