• cast Debian euskaraz
    Internet@Euskadi          
     

    Debian euskaraz

    ( Euskara ) — internet&euskadi — 2006/02/27 — 4.38 pm —

    Azken Berripaperan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPSk) euskarazko Debian-i buruz hitz egiten du. “Software librea euskaraz sustatzeko lan-lerroari jarraituz, Linux sistema eragilearen Debian banaketa jarri du eskuragarri www.euskara.euskadi.net helbidean, “Softwarea deskargatzea†atalean”, esaten du.

    Linux-en banaketa horrek, zabalagoa izanik, aplikazio-aukera ugari eskaintzen ditu. Bertan GNOMEren 2.12 bertsioa dago txertatuta. Itzulpen-lanak UZEIk eta Elhuyarrek egin dituzte, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak itzulpenak gainbegiratu ditu, Zundan enpresak lokalizazio-lana egin du eta EJIEk koordinazio-lana. Aurretik, HPSk Linux Mandrake 8.0 eta 10.0 kaleratuak ditu, eta horiek ere helbide beretik deskarga daitezke. Halaber, bertan OpenOffice. org bulegotika-paketea eskuragarri dago euskaraz.

    Zeuk erantzun