• cast Esperientzia berria
    Internet@Euskadi          
     

    Esperientzia berria

    ( Politika / Política ) — laguna — 2007/01/23 — 6.06 pm —

    (Eginbehardugu) Gaurko hainbat egunkaritan dator www.eginbehardugu.com deritzan webgunearen iragarkia. Zer ote den eginbehardugu.com hori? Jakiteko modurik zuzenena, ziurrenik, bertan sartu eta klikatu baino ez da. Hala ere, bihoa aurretik, hiritarren partaidetza areagotzeko Euzko Alderdi Jeltzaleak indarrean jarri duen esperientzia berria dela.

    Berria denik ezin uka. Bai, berria, gutxienez hiru zentzutan. Batetik, benetan berria delako alderdi bat, hauteskunde-kanpainaz kanpo gainera, boto bila ez jardutea. Bestetik, berria ere badelako alderdi batek, ezertan hasi aurretik, hiritarren iritzia eta kritika bildu nahi izatea. Eta hirugarrenik, benetan berria ere badelako, behingoz hiritarrekiko harremana webgunez bideratu nahi izatea.

    Horretara, eginbehardugu.com weborria bilgunea da, elkargunea, topalekua. Iritziak, kezkak eta ardurak azaltzeko plaza irekia. Kritikaren bitartez gizartegintzan aritzeko talaia, guztion arteko eraikuntzan esku hartzeko ataria. Apal-apal hasiko da, beti ere jakitun, aurrerantzean jorratu beharreko urratsak internauten esku daudela. Hasieran ez da, behar bada, zer esan askorik izango eta, asmorik onenaz aritu arren, ez da segurutik kriston asmakizuna izango. Baina, zer gerta ere, seguru ere hazi beharraren beharrez eginbehardugu.com hazi egingo dela, eta guztion laguntzari esker haziko dela gainera.

    2 iruzkin/comentarios - “Esperientzia berria”

    1. Josema-k esaten du:

      Parece que los Diputados Generales de Vizcaya y Guipúzcoa han bajado a la arena y debaten de tu a tu con los foreros. Me ha sorprendido encontrarme con Jose Luis Bilbao o Glez. de Txabarri enfrascados en debates del foro. No hay como tener unas elecciones a vista para que los politicos se apliquen.

    2. Miguel-k esaten du:

      hola buenos dias

    Zeuk erantzun