• cast Eusko Jaurlaritzak espedientea ireki dio Media Markt-i publizitate sexista egin izana egotzita
    En Internet&Euskadi …          
     

    Eusko Jaurlaritzak espedientea ireki dio Media Markt-i publizitate sexista egin izana egotzita

    ( Enpresak / Negocios, Euskara ) — internet&euskadi — 2006/02/15 — 6.58 pm —

    EITB24k eman du horren berri. Eusko Jaurlaritzak Media Markt-i zigor-espedientea irekitzea erabaki du emakumeen gorputzak sexu-objektutzat hartzen zituen publizitate-kanpaina bat dela-eta. Iragarkiek “Urtebete giroa berotzen” leloa zeramaten emakume baten zangoen eta honi begira zeuden hiru gizonen ondoan.

    Eusko Jaurlaritzak azaroan Media Markt-i kanpaina bertan behera uzteko eskatu zion eta konpainiak berehala erretiratu zuen. Dirudienez, iragarik hauek Barakaldo eta Donostiako saltokietan bakarrik erabili zituzten. Araban berriz, beste lelo bat erabili zuten: “Lehen urteurrena ospatzen ari gara, prezioak inoiz ez bezala biluztuta”. Jaurlaritzaren arabera iragarki hauek Gizon eta Emakumeen arteko Legea urratu lezakete. Zigorra 9.000 euro artekoa izan daiteke.

    Zeuk erantzun

    Debesestar conectado para responder.