Mediawikiren euskararako itzulpena (david)
MediaWiki wikiak sortzeko eta mantentzeko sistema bat da. Baina, zer da wiki bat? Wiki bat web-gune sorta bat da. Hemen ikusleeri weba aldatzea uzten zaie. Proiektuaren webgunea (deskargatzeko, gidaliburuak) hau da: http://www.mediawiki.org MediaWiki PHP eta MySQL-en oinarrituta sortu da eta, hori dela eta, Interneteko web zerbitzari gehienetan instalatu daiteke. Librea da gainera, eta horrek dohainik erabili daitekeela esan nahi du, eta gainera edozeinek alda dezake kodea askatasun osoz, baita berriz banatzeko ere.MediaWiki multierabiltzaile eta multihizkuntza sistema da eta horrek sistema berarekin egile ezberdinek egindako hainbat web-gune administratu daitezkeela eta hauek hainbat hizkuntzatan idatzi daitezkeela esan nahi du.
Orain arte, MediaWiki hainbat hizkuntzatara itzulita zegoen, ingelesera, espainierara, frantsesera, alemanera edo italierara adibidez. Orain euskaraz erabil daiteke Alianzok egindako itzulpenari esker.
Nola instalatu MediaWiki-en euskarazko itzulpena?
MediaWiki v1.8.2 (azken bertsio egonkorra) beti bezala instalatu ondoren, hizkuntza berri baten sorkuntza prozesua oso erraza da:
1) ‘mediawiki-1.8.2′ direktoriora joan zaitez
‘languages’ direktorioa irakurtzeko eta idazteko, alda itzazu bere baimenak ‘777′-ra (rwx|rwx|rwx) chmod komandoarekin. Zure FTP programarekin ‘chmod’ komandoa erabili dezakezu.
Hau eginda ‘languages’ direktorio barruan zar zaitez
2) ‘mediawiki-1.8.2/languages’ direktorioan fitxategi hau sartu:
http://www.alianzo.com/resources/mediawiki-euskara/LanguageEu.php.txt
eta ‘LanguageEu.php’ izena emaiozu
Fitxategia direktorio barruan ba zegoela esango dizu, eta zaharra ezabatu gure baduzun galdetuko dizu, baietz erantzun.

Bazkideak



2007-03-20, 10.27 pm
Azken bertsio egonkorra 1.9.3 da; 1.8.2 abendu aldera zen azkena, baina bizpahiru bertsio egonkor argitaratu dituzte orduz geroztik.
Bestalde, 1.8.2 bertsioaren itzulpena abenduan amaitu genuen hainbat wikilariren artean, eta blogean ere horren berri eman nuen.
2007-11-04, 11.49 pm
• Mosén Millán: Es el Mosén del pueblo donde transcurre la historia. Él es el que revive toda la historia mentalmente en pocos minutos en la sacristÃa. El narrador omnisciente narra todos los pensamientos de él.