Oscommerce-ren euskararako itzulpena (david)
Oscommerce interneten zure denda sortzeko sistema bat da. Proiektuaren webgunea (deskargatzeko, gidaliburuak) hau da: http://www.oscommerce.com. Oscommerce PHP eta MySQL-en oinarrituta sortu da eta, hori dela eta, Interneteko web zerbitzari gehienetan instalatu daiteke. Librea da gainera, eta horrek dohainik erabili daitekeela esan nahi du, eta gainera edozeinek alda dezake kodea askatasun osoz, baita berriz banatzeko ere.Oscommerce multierabiltzaile eta multihizkuntza denda sistema bat da eta horrek sistema berarekin hainbat hizkuntzetan web-gune administratu daitezkeela eta hauek hainbat hizkuntzatan idatzi daitezkeela esan nahi du.
Nola instalatu OsCommerce-en euskarazko itzulpena? OsCommerce beti bezala instalatu ondoren, hizkuntza berri baten sorkuntza prozesua oso erraza da:
1) ‘oscommerce’ direktoriora joan zaitez
‘languages’ direktorioa irakurtzeko eta idazteko, alda itzazu bere baimenak ‘777′-ra (rwx|rwx|rwx) chmod komandoarekin. Zure FTP programarekin ‘chmod’ komandoa erabili dezakezu.
Hau eginda ‘languages’ direktorio barruan zar zaitez eta URL honetan dagoen fitxategia sar zazu eta deskonprimitu ezazu: http://www.alianzo.com/resources/oscommerce-euskara/euskara.tar.gz

Bazkideak



2007-03-18, 2.45 am
ESTO ES ESPAÑA Y AQUI SE HABLA ESPAÑOL, OK?
2007-10-23, 2.18 pm
españolito, ¿No te dice nada interneteuskadi.org ?.. tal vez unas clases particulares para aprender a leer no te vienen mal