Red.es-ek Hostinet aukeratu du .es domeinuen ostatatze zerbitzua emateko
Espainiako Gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren menpeko Red.es erakunde publikoak Interneteko domeinuen erregistrora eta webguneak ostatatzera dedikatutako Hostinet www.hostinet.com euskal enpresa aukeratu du “.es” Interneteko domeinuen erabilera Estatu osoan sustatzeko.
Hostineteko arduradunentzat, “lehiaketa hau irabazi izanak enpresaren hiru urtetako jarduna berresten du eta, aldi berean, erakunde publikoen aldetik berme garrantzitsua
da, bereizketa hau lortu duten hiru agente erregistratzaile ofizialetako bat izan garelako”. “Izendapen honek web ostatuaren eta domeinuen erregistroaren esparruan konfiantzazko enpresa gisa berresten gaituela uste dugu”, nabarmendu dute.
Red.es erakundeak hiru enpresa aukeratu ditu, horien artean Hostinet, “.es” (Espainiari dagokion kodea) 18.000 domeinuen zerbitzuak eskaintzeko kanpaina abiatzeko agente erregistratzaile gisa. Domeinu hauetako %50a merkataritza elkarteei dagokio.
Erakunde publikoak “.es” domeinuen erabilera dinamizatu eta sustatu nahi du, eta agente erregistratzaileek eskaintzen dituzten zerbitzuak horien erabilerarako onuragarriak direla uste du, bai eta Interneten garapenerako enpresen eta hiritarren artean ere. Horregatik, “.es” domeinua erabili barik dutenei presentziazko irtenbide bat eskaini nahi die lehentasunezko baldintzetan.
Hain zuzen ere, Hostinetek bere proposamenean eskainitako baldintzak direla eta, euskal enpresak ekimen hau abiarazteko konfiantza irabazi du. Horrela, hautatutako beste bi enpresak bezala, Hostinet 18.000 domeinu horien titularrei zuzenduko zaie bere webguneetan ostatua, horiei dagozkien korreo elektroniko kontuak eta euren kudeaketa eskaintzeko. Helburua domeinu horiek aktibatzea eta sarean presentzia ematea izango da.
EUSKARA
Hostinetek eskaintzen duen maila teknologiko altua eta bere eskaintza ekonomikoaren lehiakortasunaz gainera, oso modu berezian baloratu da bere planteamenduan agertzen duen aukera berri bat: lehenengo aldiz, gazteleraz gainera, webgunearen ostatua euskara, katalan edo galegoz kudeatu ahal izango da.
Euskal Herrian, adibidez, webgune bat kudeatu eta mantentzearen ardura duten euskal webmasterrek euren lana euskaraz egin ahal izango dute, kontrol panelak eta gunearen barruko informazio ezberdinak hizkuntza honetan izango baitira.
Une honetan, www.hostinet.com atariaren barruan berariazko orri bat prestatzen dabil Hostinet. Horren bidez, zerbitzu honen kontratazioa eta aktibatzea posible izango da aipatutako 18.000 domeinuetako titularrentzat.
Euskal enpresaren arduradunek azaldu dutenez, Hostinet 2003. urtearen hasieran jaio zen webguneen ostatuaren esparruan eta Interneteko domeinuen erregistroan “kalitatezko zerbitzua eskaintzeko xedearekin, Internet zerbitzuen hornitzaile eta merkatuan dauden enpresa ezkutu ugarien alternatiba gisa”.
“Ekonomi errentagarritasuna eta segurtasuna eskaintzen dugu, ekonomi errentagarritasuna, zazpi eurotik aurrera domeinu bat erregistratu eta hilean bi eurotik aurrera webgune bat ostatatzeko aukera ematen baitugu. Segurtasuna ere eskaintzen dugu, Madril eta Kaliforniako gure Data Centersetan 90 zerbitzari baino gehiago ditugulako”, adierazi dute.
Bere sorreratik, Hostinetek 4.500 domeinu erregistratu ditu eta momentu honetan bere zerbitzarietan 3.520 webgune ostatatzen ditu. Gainera, 3.600 bezero baino gehiago dauzka eta horietako askok egunean 100.000 bisitak gainditzen dituzten erabilera altuko orriak dauzkate.

Bazkideak



Zeuk erantzun