Sustaturen 5. urteurrena, eta blog mezuen lehiaketa
Sustatuk, euskarazko lehen weblogak, 5 urte bete ditu 2006ko azaroan. Urtebetetze ospakizunaren ardatzak bi dira: Urteurren jaia egingo da Arrasaten, abenduaren 13an, eta bi hizlari gonbidatu izango ditugu bertan: Ed Freyfogle amerikarra (Yahooko bilaketa buru izana Europan, eta Javier Etxebesteren sozioa orain Londresko Lokku start-up-ean), eta Iban Zaldua blogari, irakasle eta idazlea. Horrez gain, lehiaketa antolatu dugu, blog mezurik onena (abenduaren 11a arte) blog euskaldun batean. iPod oso bat lehen saritzat, eta aurkezten diren guztien artean, bi iPod nano zozketan. Informazio gehiago hemen. Animatu!

Bazkideak



Zeuk erantzun