• cast Tailerrak 2.0: Udan gehiago ikasiko dugu batera egin ezkero
    Internet@Euskadi          
     

    Tailerrak 2.0: Udan gehiago ikasiko dugu batera egin ezkero

    ( Teknologia / Tecnología, Euskara, Blogak / Blogs ) — larr4b3tzu — 2007/07/12 — 12.10 am —

    Udan ikastaroak, kurtsoak, unibertsitateak, campusak.. izan ohi dira. Tailerrak antolatzea bururatu zaigu. Ikasturten hasieran Euskal Herria 2.0 (lokalizazioa eta internazionalizazioa) burutu genuen Donostiako Artelekun. Orain pratikari ekitea deliberatu dugu. Internet, tresna berriak, wikiak, blogak… erabiltzeko tailerrak antolatzea alegia.

    Astebatez hainbat tailer antolatu ditugu toki ezberdinetan. Hasteko wikipedia, blogak eta web 2.0, Ubuntu eta software librea, bideogintza eta podcasting/irratigintza prestatu ditugu. Tailerrak 2.0 partehartzaileak izango dira. Bai antolaketan eta baita aurrerantzean ere.

    wikipedia. uztailak 16. Arrasaten. >> Azala/Wikipedia Izen eman

    Ubuntu/software librea. uztailak 18. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. >> Azala/Ubuntu Izen eman

    Podcasting/irratigintza. uztailak 19. Bilboko Kafe Antzokian. >> Azala/Irratigintza Izen eman

    Blogak/web 2.0 Uztailak 21. Gasteizko Saregunen. >> Azala/Web2.0 Izen eman

    Bideogintza. Irailean. Iruñean. >> Azala/Bideogintza Izen eman Tailerrak 2.0 dinamika berri baten abiapuntu izan gura du. Modu partehartzaile batean, jendeak tailer gehiago proposatu (emateko zein hartzeko) eta aurrerantzean, modu horretara guztion artean erakutsi zein ikasteko.

    Informazio gehiago: tailerrak.bipuntuzero.org wikian.

    Zeuk erantzun

    This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots. (see: www.captcha.net)

    Debes leer y teclear los 5 caracteres entre 0..9 y A..F, y enviar la respuesta.

      

    No puedo leer esto. Por favor, generar un