• cast Wikipedia lehiaketa, Zientzia Astea dela-eta (Arkaitz)
    Internet@Euskadi          
     

    Wikipedia lehiaketa, Zientzia Astea dela-eta (Arkaitz)

    ( Gizartea / Sociedad, Erakundeak / Instituciones ) — internet&euskadi — 2007/10/17 — 10.00 pm —

    Azaroaren 5etik 10erako asterako Zientzia Astea antolatu dute EHUk eta Eusko Jaurlaritzak, beste hainbat erakunderen laguntza eta babesari esker. Ekitaldi nagusi bezala, Wikipedia Lehiaketa antolatu dute; ez gara wikilariok izan horren antolaketan, baina guregana jo dute laguntza bila, eta ongi bideratzeko argibide eskean. Eskertzekoa da gauzak ongi egin nahi eta ardura hori izatea. Arauak webgunean bertan zein Wikipedian irakur daitezke.

    Zientzia eta Teknologiaren esparruan sailkatu daitekeen edozein artikulu sortzea da lehiaketako parte-hartzaileei eskatzen zaiena, eta trukean jaso daitezkeen sariak ez dira nolanahikoak:

    10 ordenagailu eramangarri:

    • 2 DBHko ikasleentzat
    • 2 batxilergoko ikasleentzat
    • 2 DBHko irakasleentzat
    • 2 batxilergoko irakasleentzat
    • 1 unibertsitateko ikasleentzat
    • 1 publiko orokorrentzat

    8 kanoi digital ikastetxeetarako (lehenengo 4 kategorietan bakarrik):

    • 2 DBHko ikasleentzat
    • 2 batxilergoko ikasleentzat
    • 2 DBHko irakasleentzat
    • 2 batxilergoko irakasleentzat

    Nola parte har dezakezun jakin nahi izanez gero, hemen argibideak, eta Wikipedian artikuluak sortu eta parte hartzeko laguntza ere eskuragarri duzu. Ez dago aitzakiarik, animatu eta hartu parte!

    Zeuk erantzun