• cast Zemouz gabiltza?
    Internet@Euskadi          
     

    Zemouz gabiltza?

    ( Web ) — laguna — 2006/06/23 — 11.09 am —

    (Tropela) Tropela Elkartean euskara teknologia berrietara zabaltzeko lanean ari gara eta horretarako, txirrindularitza ardatz hartuta izugarrizko lehiaketa jarri dugu abian interneten, doan eta euskaraz. Parte hartzeko www.tropela.net webgunean eman behar da izena eta sari ederrak daude.

    Atal berri asko daude. Adibidez, Tropeltxoen atalean zuen tropeltxoa sortuaz zuen lehiaketa propioa sortu dezakezue. Gure helburua 5.000 erabiltzailera iristea da (oso zaila izango da) baina edozein kasutan zifra bikaina lortuko dugula ziur gaude eta iazko 3000ko kopurua gaindituko dugu.

    Helburu horiek betetzeko zuen laguntza ezinbestekoa dugu eta posible izanez gero zuen bailara edo herrietan informatzea eta zabaltzea eskertuko genizueke. Horretarako prestatu dugun prentsa-oharra mezuan txertatuta doakizue.

    Iruzkin 1 - “Zemouz gabiltza?”

    1. Mutilmedia » Frantziako Tourreko porra abian da tropela.net-en-k esaten du:

      […] Honez gain, tropeltxoak ere egin daitezke, talde txikiagoen artean lehiatzeko. Aitorrek “zabaldu” izeneko tropeltxoa sortu du bertan zabaldu.com bisitatzen dugunok bildu asmoz. Anima zaitez zu ere, antolatzaileek helburu duten 5.000 partehartzaileetara iritsiko ote gara? […]

    Zeuk erantzun