Internet & Euskadiko Euskara lan-taldea, Internet & Euskadi internauten elkartearen barruan dauden lan-taldeetarikoa bat da. Internet & Euskadi euskal internauten elkartea da, eta beraren helburuak eta berari buruzko informazio gehiago www.interneteuskadi.org helbidean jaso ditzakezu.
Internet&Euskadi-k badauka bere web orria, www.interneteuskadi.org baina oraindik ez da osorik martxan jarri, beraz, guk bitartean gure taldeko txokoa martxan jarri dugu: hauxe.
Internet & Euskadi elkarteak bere helburuen artean honako hau dauka: Komunikazio eta informazio teknologia berrietan euskararen erabilpena bultzatzea. Hori da gure lan-taldearen helburu orokorrena, hala ere, gure elkarteko buletinerako testu bat prestatu genuen, eta hemen daukazue, zeren eta oso ondo laburtzen ditu gure izaera eta gure nahiak.
Internet&Euskadi elkarteak bere helburuen artean “Euskara Internet eta Teknologia berrietan sustatzea” du.
Mundu mailan internauta elkarte asko daude, denek teknologia berriak sustatzen dituzte, software librearen aldeko apustua egiten dute, beren hizkuntzak bultzatzen dabiltza interneten, baina ez dira euskarari dagokion txokoa interneten bilatzen arituko, noski, hori guri dagokigun lana da, eta inork ez du gure ordez egingo.
Internet&Euskadi abian jartzen hasi zenean, aho batez onartu zen, elkarte honen zutabe garrantzitsuenetariko bat, teknologia berriak euskaraz ere bultzatzea izan behar zela.
Interneten ingelesa da nagusi, eta gaztelaniak eta frantsesak zaila badute, are gehiago Euskarak, baina gure hizkuntzak txoko bat izan dezake, horretarako borondatea badaukagu.
Gure hizkuntzak behar asko ditu Interneten, euskararen inguruan komunitate sendo bat eratzea, bai eta software tresnak eta eduki propioak edukitzea ere. Software libreak ematen dizkigun posibilitateak, programak era erraz eta merke batean euskaratuta egoteko, aprobetxatu behar ditugu.
Euskaren alde Interneten lan egiteko jende mordoa prest dago, baina oso sakabanaturik gaude. Erakunde asko lan itzela egiten dabiltza gai honetan, eta guk Internet&Euskadi lan-taldetik guztion arteko koordinazioa eta elkarlana aldarrikatzen ditugu.
Lan galanta daukagu egiteko, lan-taldeko kideen artean helburu hauetara heltzeko proiektu interesgarri batzuk pentsatu ditugu, eta zure ekarpenaren zain gaude. Sar zaitez lan-talde honetan, eta egin dezagun guztiok lan euskararen alde, teknologia berrietan ere!
E-GA proiektua:
EGA (Euskara gaitasun agiria) gainditzeko frogak interneten bidez prestatzeko sistema.
E-GA proiektuaren web orrira jo.
aMSN Euskaratze proiektua
Momenturarte ez zegoen uneko mezularitzara konektatzeko tresnarik euskaraz. aMSN soft librean oinarritutako programa da
aMSN uneko mezularitzako programa euskaraz Euskara Lantaldekoek euskaratu dugu.
Gure emaila:
Gure helbidea: